Ispilu Beltza  By  cover art

Ispilu Beltza

By: Donostia Kultura
  • Summary

  • Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai duzue FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio plataformetan ere.
    Copyright 2024 Donostia Kultura
    Show more Show less
Episodes
  • #1211 - Elvis Presley, asteburuko erregea Donostian
    Jun 14 2024

    Astebukaera honetan, Elvis Presley izango da Donostiako errege. Bihar hain zuzen, Dabadaba aretoan, bere omenezko festa dibertigarri eta interesgarri bat antolatu dutelako. Honen inguruko informazio guztia ekarri digu Jon Gartzia lankideak.

    ---

    Este fin de semana, Elvis Presley será el rey de Donostia. Ya que en la sala Dabadaba, han organizado una divertida e interesante fiesta en su honor. Jon Gartzia nos ha traído toda la información al respecto.

    Show more Show less
    43 mins
  • #1210 - Kaka zuretzako, kaka niretzako
    Jun 13 2024

    Udara honetan Parisen ospatuko diren Olinpiar Jokoen inguruan Macronek hartu dituen erabaki politikoak, ez dira hiritar guztien gustuko izan. Hortaz, Sena ibaian kaka egiteko deia luzatu dute, protesta gisa. Informazio guztia, Alai Ormazabalen eskutik.

    ---

    Las decisiones políticas de Macron sobre los Juegos Olímpicos de este verano en París no han gustado a todos los ciudadanos. Por ello, han llamado a la gente a cagar en el río Sena. Alai Ormazabal nos ha traído toda la información.

    Show more Show less
    50 mins
  • #1209 - Bengoren aro berria
    Jun 12 2024

    Aitor Bengoetxea BENGO Oiartzungo musikaria ‘Beste Behin’ singlearekin datorkigu berriro musikaren agertokira, artistaren ibilbidean aldaketa artistiko eta bizi-aldaketa bateranzko bide berri bat irekitzen duen eta datozen hilabeteetan entzun ahal izango denaren zertzelada bat irudikatzen duen abestiarekin. Eta hain zuzen, bere aro berriaz gehiago jakiteko gonbidatu dugu gaur gurera.

    ---

    El músico de Oiartzun Aitor Bengoetxea BENGO regresa a la escena musical con 'Beste Behin', una canción que abre un nuevo camino hacia el cambio artístico y vital en la trayectoria del artista y que supone una primera pincelada de lo que podrá escucharse en los próximos meses. Hoy nos explica en Ispilu Beltza, esta nueva era en la que se adentra.

    Show more Show less
    37 mins

What listeners say about Ispilu Beltza

Average customer ratings

Reviews - Please select the tabs below to change the source of reviews.