Episodes

  • Oroimen Histerikoa 2x24: Uda azzurroa da
    Jun 25 2024

    Udan sartu gara, eta aurten urtaro bakoitza kolore batekin lotu dugunez, udari ere kolore bat jarriko diogu. Gorria, kolore beroa, urtaro hotzenarekin lotu genuen, Negu Gorriak aitzakia hartuta. Ba udarako kolore hotz bat aukeratu dugu: urdina.

    Show more Show less
    26 mins
  • BTN 2x15: Elena Uriz | Luxua
    Jun 24 2024

    Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua?

    Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabiltzen dugu luxua hitza, oinarrizko beharretatik harago doana, eta gehienetan, garestia dena. Baina batentzat luxua dena, agian beste batentzat ez da hala. Oinarrizko behar asko ere luxutzat ditugu gaur egun: etxebizitza, nortasun agiria bera, zenbait elikagai... Eztabaida mahaigainean dago, beste behin.

    Edurne Azkarate, berriz, Elena Urizen esperientziaz baliatzen saiatu da, bizitzarako zenbait lekzio atera nahian. Hartu koadernoa eta boligrafoa, denoi balioko diguten zenbait klabe eman dizkigu eta.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    Show more Show less
    1 hr and 12 mins
  • Beranduegi 4x19: Falozentrismo jatorra
    Jun 21 2024

    Hemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu.

    Show more Show less
    1 hr and 12 mins
  • Egonarria 2x23: Azoken egoera I Aitziber Plazaola (Ereindajan) eta Jon Ruiz de Egino (Eskubaratz)
    Jun 19 2024

    Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten aldaketez... Bestalde, lehen sektoreko errelebo faltari aurre egiteko martxan jarri duten "ortulaguntza" zerbitzua ere azaldu dute.

    Show more Show less
    30 mins
  • Oroimen Histerikoa 2x23: LGBTuring...
    Jun 18 2024

    Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta: Alan Turing.

    Show more Show less
    25 mins
  • Egonarria 2x22: Eskolako jantokietan bertako jaki osasuntsuak noizko? I Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela
    Jun 12 2024

    Elikadura burujabetza helburu duen bidaian, zaila da gure pleteretara iristen den elikagaiaren jatorria zein den jakitea. Gaurkoan, eskoletako jantokietako elikadura eredua daukagu hizketagai, jantokiak badira eta leku interesgarriak elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzeko. Horretarako, Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela gonbidau ditugu gurera, Gure Platera Gure Aukera proiektuko kideak.

    Show more Show less
    36 mins
  • Oroimen Histerikoa 2x22: Esklabo bolondresak behar ditugu
    Jun 11 2024

    Burbuilak mota askotakoak izan daitezke: errealitatek ihes egiteko horietakoak, gaseosarenak, edo ekonomikoak. Aste honetan azken horietan geratu gara, eta burbuila espekulatiboez eta tulipanez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Zer zerikusi du batak bestearekin? Entzun saioa eta ulertuko duzue.

    Show more Show less
    29 mins
  • BTN 2x14: Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri | Erakusleihoak
    Jun 10 2024

    Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri dituzten bi liburuez ere: 'Etxe bat norberarena', Yolanda Arrietak Pamiela argitaletxearekin kaleratu duena, eta 'Mesfida Zaitez' Txalapartarekin Bea Salaberrik plazaratua.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.

    Show more Show less
    57 mins