Episodios

  • 579 Tropela.eus podcastak: 2025eko Frantziako Tourra
    Jul 2 2025
    Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro), Egoitz Lizaso (@elizaso) eta beste gonbidatu ez organiko bat izan dute, kinielak zeintzuk hartu beharko liratekeen laguntzen izan dena – edo ez laguntzen 😉-. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!
    Más Menos
    1 h y 26 m
  • 578 Tropela.eus podcastak: 2025eko Italiako Giroa
    May 3 2025
    Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen. Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen!
    Más Menos
    1 h y 19 m
  • 577 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Roubaix
    Apr 10 2025
    Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on!
    Más Menos
    40 m
  • 576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia
    Apr 3 2025
    Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru …

    "576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia" irakurtzen jarraitu

    Más Menos
    44 m
  • 575 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Niza
    Mar 7 2025
    Igande honetan abiatuko da 2025eko Tropelako lehen itzulia: Paris-Niza. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideez gain, Eñaut Urkaregi txirrindulari gaztea izan dugu gonbidatu gisa. Bertan Eñauten txirrindularitza ibilbideaz eta etorkizunaz aritzeaz gain, Paris-Nizako kiniela repasatu dugu. Zabaldu mezua!
    Más Menos
    1 h y 8 m
  • 574 Tropela.eus podcastak: 2025eko Strade Bianche
    Mar 5 2025
    Larunbat honetan lehiatuko dira denboraldi honetan Tropelan urtekorako puntuak emango dituzten emakumezko zein gizonezkoen klasikoa: Strade Bianche. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein Strade Biancheko bi kinielen inguruko hausnarketa egiten. Zabaldu mezua!
    Más Menos
    48 m
  • 573 Tropela.eus podcastak: 2025eko UAEko Tourra
    Feb 13 2025
    Estreinekoz gizonezkoen UAEko Tourra gehitu dugu gure egutegian. Denboraldi berezi hau, horrenbestez, lehenago abiatuko dugu 2025 honetan. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai Tropelaren inguruko berriak zein UAEko Tourreko kiniela aipatzeko. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
    Más Menos
    31 m
  • 572 Tropela.eus podcastak: 2024ko Espainiako Vuelta
    Aug 14 2024
    Larunbat honetan, abuztuaren 17an abiatuko da 2024ko Espainiako Vuelta Lisboatik. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideak batu dira Egoi Martinezi (@egoimartinez78) Vueltari lotutako elkarrizketa interesgarri bat egiteko. Ondoren, nola ez, kinielari errepasoa egiten diote. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!
    Más Menos
    1 h y 24 m