2023ko Liburutegien Egunean jatorria daukan proiektua da. Gurea bezalako espazioetan ematen diren gogoeta edota pentsamendu trukaketa askok arrastorik uzten ez dutenez, euskarri gordegarri eta hedagarri bat emateko aukera ikusi zenean. Soinu-euskarri batekin saiatzeko proposamena egitea erabaki genuen orduan, eta Pentsartean saioko parte hartzaileak erabat aproposak iruditu zitzaizkigun horretan aritzeko. Eta horrela izan da. Ane Zubeldia sortzailearen laguntza ere izan dugu prozesuan zehar.
Talde anitza da: adin, jatorri, bizipen eta pentsaera ezberdinak dauzkaten hamabost bat pertsonek gorpuztutakoa. Horregatik ere da hain osasuntsua. Iritzi, jakintza eta jakinminak partekatzeko prest daude beti, eta elkarrengandik ikasteko ere. Bestearen azalean jartzeko.
Hiru atal hauetan hiru gai ezberdini buruz aritu gara, normalean egiten dugunaren lagin txiki bat erakusteko xedez:
Lehenengoan pentsamendu kritikoaren eta ariketa kolektiboen beharraz aritu gara; Bigarrenean zabor digitalarekin hasi, eta beste hainbat gaietara ihes egin ere; hirugarrenean, azkenik, bizi-testamendua izan dugu hizpide.
Eta zuekin ere partekatu nahi izan ditugu. Filtrorik gabe.