Barruan gaude

De: EITB Radio Televisión Pública Vasca
  • Resumen

  • Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
    © 2025 EITB Media
    Más Menos
Episodios
  • 49. Gari Garaialde, leiho txikitik begira
    Dec 24 2021
    Txikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen.Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen argitalpena Argia astekarian. Bostok Photo taldeko kidea da eta argazki kazetari lanetan urteak eman ditu. Orain Zinemaldian, orain manifa batean eta gero Anoetako estadioan. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
    Más Menos
    47 m
  • 48. DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoa
    Dec 17 2021
    Itsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitz-en etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik.DJ Makala melomanoa da, euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteetan 70. hamarkadako euskal rock progresivoa eta psikodelia ikertzen ibili da. "Katebegiak" disko liburua da lan horren emaitza.
    Más Menos
    48 m
  • 47. Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi du
    Dec 9 2021
    Soinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du "O Gemer" film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streaming-ari boikota egiteko erabiltzen duen Ipod "zahar" bat. Interferentzia artean, Topatu dugu lekua solaserako.Jantzi kaskoak eta adi!
    Más Menos
    1 h y 26 m
adbl_web_global_use_to_activate_webcro805_stickypopup

Lo que los oyentes dicen sobre Barruan gaude

Calificaciones medias de los clientes

Reseñas - Selecciona las pestañas a continuación para cambiar el origen de las reseñas.