Episodios

  • Erabakiak hartzeko tresnak
    Jan 12 2022

    5. denboraldiko azken atala erabakiaren edo erabakimenaren  inguruan egingo dugu. Datu harrigarri bat: egunean zehar, pertsonok, batez beste, 35.000 erabaki hartzen ditugu, eta horien zati txiki batez baino ez gara jabetzen. Zehazki, gure garunak hartzen ditu erabakien % 99,74 automatikoki. Hau da, ez gara benetan horietaz jabetzen. Gaurko saioan, erabakiak hartzeko tresnei buruz hitz egingo dugu eta horietako batzuk azaldu egingo ditugu. Teknologia, honetan ere, lagungarri zaigulako.


    Jantzi kaskoak eta adi!

    Más Menos
    18 m
  • Txango birtualetan barrena
    Dec 22 2021

    Gaurko saioan txango birtualei buruz hitz egingo dugu: mundu berriak, toki ezezagunak... bestela ezagutzeko aukerarik izango ez genukeen lekuak bisitatzeko, birtualki bada ere, aukera emango diguten moduei buruz hitz egingo dugu. Bidaiatu nahi? Jantzi kaskoak eta entzun!

    Más Menos
    18 m
  • Sketchnoting-a eta pentsamendu bisuala
    Dec 18 2021

    Hezkuntzan, eta beste esparru askotan ere bai, oso hedatua eta erabilia da ahozko azalpenekin batera irudiak erakustea (powerpointak adibidez). Baina baliabide interesgarri asko dago powerpointaz haratago ere. Gaurko saioan pentsamendu bisualak irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz hitz egingo dizuet. Irudiez arituko gara, grafikoez, mapez eta, batez ere, ikasgelan gero eta gehiago erabiltzen ari den teknika berri batez: sketchnoting-a.


    Más Menos
    17 m
  • Ez egin lan gehiago, egin lana hobeto!
    Dec 8 2021

    Normalean, zereginak mugagabeak izaten dira baina denbora, aldiz,  mugatua. Horregatik, planifikazio on bat lanaren erdia dela esan ohi da. Gaurko saioan, ikasketa emankor baterako gomendio eta tresna batzuk emango ditugu: Eisenhower metodoa zereginak lehenesteko, Pomodoro teknika denbora ondo kudeatzeko eta Kanban hori guztia ondo antolatzeko. Ez dezagun denbora galdu!

    Jantzi kaskoak eta adi!

    Más Menos
    17 m
  • Adimen artifiziala hezkuntzan
    Nov 25 2021

    Hezkuntza teknologikoko txosten garrantzitsuenek (Gartner, Horizon…), azken urteetan, adimen artifiziala aipatzen dute joera nagusienen artean. Eta ez teorian bakarrik. Praktikan ere, pixkanaka izan arren, helburu ezberdinekin adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen hasi da. Adibidez, liburu analogiko baten testua digitalizatzeko, testuak ahots edo bideo bihurtzeko edo kameretan ikasleen egoera emozionala atzemateko.

    Atal honetan adimen artifizialaz ariko gara.

    Jantzi kaskoak eta adi!


    Más Menos
    15 m
  • Berriaren ikasgela digitala
    Nov 16 2021

    BERRIA egunkariak “Berria Ikasgela” egitasmoa aurkeztu du, eguneroko albisteen bitartez ikasteko tresna digital berri bat. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean, Berria.eus/ikasgela helbidean. Material osagarria eskainiko dio hezkuntza komunitateari.

    Bada, egitasmoa zertan datzan azaltzeaz gain, beste herrialde batzuetan dauden antzeko proiektuen errepaso labur bat ere egingo dugu gaurko saioan.

    Jantzi kaskoak eta adi!


    Más Menos
    17 m
  • Ergonomia digitalaz
    Nov 8 2021

    Podcast honetan, Teknologiak gure ohiko bizimoduan eta, zehazki, hezkuntzan, nola lagun gaitzakeen azaltzen saiatzen gara. Gaurkoan ordea teknologiarekin lanean gabiltzanean geure osasuna zaintzeko zenbait ohitura gomendagarri aipatuko ditugu. Beraz, irakasle, ikasle edo guraso, ordenagailu aurrean denbora dexente pasatu behar baduzu, interesgarria egingo zaizkizu ergonomia digitalaz aipatuko dizkizugunak.

    Oharra:

    https://labur.eus/10minututan11 Mutualiaren txostena, ehu.eus webgunetik hartua.





    Más Menos
    18 m
  • Ikaskuntzaren pertsonalizazioa II: Ikaskuntza Menuak
    Oct 20 2021

    Gogoan izango duzuenez, aurreko saioan ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hizketan aritu ginen. Ikasleak aktiboki bere ikaskuntza prozesuan eta haren diseinuan parte hartzeak, eta bere interesekin, talentuekin, grinekin eta helburuekin lotzea zein garrantzitsua den aipatu genuen. Gaurko saioan gehiago sakondu eta helburu hori posible egiteko baliabide eta modu gehiago ezagutuko ditugu.

    Jantzi kaskoak eta adi!



    Más Menos
    16 m